Zer eskaintzen dizu enplegurako prestakuntzak

Prestatu bizitza profesionalean zehar eta hobetu enplegagarritasuna
Kualifikazio-maila hobetzeaz gain, enplegua mantendu edo beste bat lortzeko aukerak handitzen ditu etengabeko prestakuntzak eta ikaskuntzak; izan ere, curriculuma indartuko duzu enpresa pribatuko nahiz administrazio publikoetako hautaketa-prozesu guztietan.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo zure autonomia-erkidegoko Enplegu Zerbitzuek honako alderdi hauetan lagundu diezazukete:
- Zure prestakuntza-ibilbidea definitzen eta nahi duzun lanbide-kualifikazioa lortzeko zein ikastaro egin behar dituzun zehazten.
- Profesionaltasun-ziurtagiria lortzen, lan-jarduera garatzeko beharrezko lanbide-kualifikazioa egiaztatze aldera.
- Lanbide-gaikuntza egiaztatzen, lan-esperientziaren nahiz prestakuntza ez-formalaren bidez lortutako gaitasunak aitortuz.