Enplegurako Prestakuntzaren Sistemaren ekimenak

Prestakuntza-ekimenak

Prestakuntza-ekimenak


Enplegurako Prestakuntzaren Sistemak hainbat prestakuntza-ekimen ditu, langileek beren gaitasunak eta kualifikazioak hobetu ditzaten eta enpresek produktibitatea handitu dezaten.

Prestakuntza-ekimen motak:

    • Enpresek, beren premien arabera, langileentzat programatzen dituzten prestakuntza-ekintzak dira. Enpresek programatu eta kudeatu ahal izango dituzte prestakuntza-ekintzak, edukiak eta emateko uneak malgutuz, baldin eta araudiak ezarritako baldintzak errespetatzen badira. Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarien bidez finantzatzen dira enpresek beren langileentzat burutzen dituzten prestakuntza-ekintzok.

      Aplikazioa:

      Tutorialak:

    • Administrazio publiko eskudunek lanean dauden langileentzat garatzen dituzten prestakuntza-ekintzak dira; haien xedea da enpresek langileentzat programatutako prestakuntzak asebetetzen ez dituen premiak betetzea. Parte-hartzaileen %30 langabeak izan daitezke prestakuntza-eskaintza honetan, 694/2017 Errege Dekretuak ezartzen duenari jarraikiz. Honako hauen bitartez garatzen da prestakuntza-eskaintza:

      • Sektoreko prestakuntza-programak
      • Zeharkako prestakuntza-programak
      • Kualifikazio eta lanbide-aitorpeneko programak

      Deialdi bakoitzean zehazten dira prestakuntza-ekintzen programazioa eta kudeaketa; prestakuntza-beharrak aztertu eta antzemateko urteko txostenean eta prestakuntzaren zenbait urtetarako egoeran oinarrituta doitu eta egingo dira.

      Norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzen bidez finantzatuko da lanean dauden langileentzako prestakuntza-eskaintza, deialdiak argitaratuz.

      Aribidean edo egiaztatzen dauden deialdiak

      Eskatzeko epeak irekita dituzten deialdiak:

    • Langabezian dauden langileentzako prestakuntza-ekintzak banako prestakuntza-beharretara —langile bakoitzaren profilaren arabera— eta ekoizpen-sistemaren premietara egokituko dira, lan-merkatuak eskatutako gaitasunak erdiets ditzaten eta enplegagarritasuna hobetu dezaten.

      Xede horretarako, programa hauek diseinatu dira:

      • Enplegu Zerbitzu Publikoen prestakuntza-programak, laneratzeko ibilbide pertsonalizatuetan zein enplegu-eskaintzetan antzemandako prestakuntza-beharrizanak asebetetzera zuzendutakoak.
      • Berariazko prestakuntza-programak, prestakuntza-premia bereziak nahiz laneratzeko edo lanbide-birkualifikazioko zailtasunak dituzten langabeentzat
      • Kontratatzeko konpromisoak dakartzaten prestakuntza-programak

      Deialdi bakoitzean zehazten dira prestakuntza-ekintza horien programazioa eta kudeaketa, prestakuntza-beharrizanak aztertu eta antzemateko urteko txosteneko emaitzei jarraikiz.

      Norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzen bidez finantzatzen dira langabezian dauden langileentzako programa horiek, deialdiak argitaratuz.

      Aribideko deialdiak:

Beste prestakuntza-ekimen batzuk: