Enpresak

Prestakuntzari esker, lehiakorragoak dira enpresak. Ezagutza eta gaitasun egokiak dituen langilea langile emankorra da. Zure langileak prestatzen lagunduko dizugu, Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkiozun kuotengatik hobaria lortuz. Zuk zeuk antola dezakezu prestakuntza, ala hura programatzen lagunduko dizun kanpoko erakunde bati agindu diezaiokezu antolatzea. Zuk erabaki.

Gainera, titulu ofiziala lan-ordutegian eskuratzeko prestatzeko baimena ematen badiozu langileari, kanpoan dagoen denborarengatik ere lortu ahal izango duzu hobaria, prestakuntzako banakako baimenaren (PIF) bidez.