Eskatu prestatzeko denbora zure enpresari
Irabazi denbora, ikasi lan egiten duzun bitartean
Ikasten jarraitzeko baimena
Prestakuntzako banakako baimenak (PIF) aukera ematen dizu —zure enpresaren baimenarekin— lana eta ikasketak uztartzeko, lanaldiaren zati bat egiaztagiri ofizialak aitortutako edozein prestakuntza egiteko erabiltzeko —baita profesionaltasun-ziurtagiriei dagozkienak ere— edo lan-esperientzia aitortzeko prozesuetan sartzeko.
Zure enpresak hobaria lortu ahal izango du kanpoan zaren orduen soldata-kostuarengatik (200 lanordura arte urte natural edo ikasturte bakoitzeko), alderdi profesional zein pertsonalean gara zaitezen.
Agiri hauetan, baimena zer den eta nola eskatu azalduko dizugu:
Prestakuntzako banakako baimenak (PIF)
Enpresari prestakuntzako banakako baimena (PIF) eskatzea. 2007an argitaratua (indarrean).