Digitaliza zaitez

destacados_1

Doako prestakuntza-baliabideak gaitasun digitalei buruz

Joan den irailaren 19an, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren, Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioaren eta enpresa teknologiko handien arteko lankidetza-esparrua aurkeztu zen, gaitasun digitalei buruzko doako prestakuntza-ikastaroak zabaldu eta egiteko aukera emateko.


2030 baino lehen, 3,2 milioi enplegu sortuko omen dira digitalizazioari lotuta. Lagundu nahi dizugu, eta aldaketa teknologiko, digital eta produktiboaren ondoriozko premia berriei erantzun. Horregatik sortu dugu eremu hau, lankidetza-esparruaren emaitzak biltze aldera.


Egun, gaitasun digitalei buruzko doako prestakuntza-baliabideak dituzte herriko enpresa handiek beren webguneetan, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko programen bitartez. Hitzarmen-esparruan parte hartzen duten alderdi guztiek dakite oso erabilgarria litzatekeela langileek ikastaro horiek egin ahal izatea, enplegagarritasuna hobetuko bailukete.


Lankidetza-hitzarmenak sinatzean, enpresa handiek prestatutako prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzu eremu honetan, guztiz doan erabil ditzazun.


Prestakuntza digitala lortzeko enpresa handiekin sinatutako lankidetza-esparruaren aurkezpeneko irudien galeria