Langabezian bazaude eta diruz lagundutako prestakuntza-plan batean parte hartzen baduzu, aukera duzu beka edo laguntza lortzeko; ikastaroa amaitzean ordainduko zaizu, behingoan.
Zure egoeraren, ikastaroa non ematen den eta haren ordutegiaren arabera, lekualdatzeko, mantenurako, ostatu hartzeko edota familia-bizitza bateratzeko izan daitezke laguntzok. Horrez gain, langile desgaituentzako bekak ere badaude.
Prestakuntza-zentroak betebehar hauek ditu: deialdi bakoitzean bekak eta laguntzak eskatzeko baldintzen berri ematea, beka edo laguntza eskatzeko eredua ematea, ikastaroaren espediente-zenbakia, ekintza eta taldea jakinaraztea (nahitaezko datuak) eta Fundaeren bitartez zure eskaera bideratzea.