Jardueren memoria

2018ko jardueren memoria

Estatuko Fundazioa (FUNDAE)
2018ko jardueren memoria
Hizketakide sozialak, hezkuntza eta prestakuntzaren arloko estatuko zein autonomia-erkidegoetako administrazioak eta prestakuntzako erakunde publikoak zein pribatuak ahalegin handia egiten ari dira lanbide-heziketa berritzailearen alde modu koordinatuan lan egiteko, ahalik eta pertsona prestatu gehien izate eta ekoizpen-sektore guztietako enpresen eta langileen premiei erantzute aldera.
Enplegurako Lanbide Heziketako Sistema osoak 2.400 milioi euro izan zituen ekitaldian zehar; haietatik 1.147 milioi lanean dauden langileei zuzendu zitzaizkien, bai estatuko eremuan, bai autonomikoan.

Orrialde kopurua: 28
Argitaratzailea: Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioa
Argitalpen-data: 2019/01/09

Deskargatu memoria

Kontsultatu 2018ko jardueren memoria formatu interaktiboan.

2017ko jardueren memoria

Estatuko Fundazioa (FUNDAE)
2017ko jardueren memoria
Enplegurako Prestakuntzaren Sistemak 2.275,8 milioi euroko aurrekontua izan zuen ekitaldi honetan ekimen guztientzat; haietatik 1.065,9 milioi landunen prestakuntzari zuzendu zitzaizkion, Fundazioaren eskuduntza nagusiari.
Zifrak adierazgarriak dira, eta 2017ko egoeraren balantze positiboa egiteko aukera ematen dute fundazioaren helburuak betetzeari dagokionez, ELH ekimenen kudeaketa teknikoan zein Fundaeren gainerako jardueretan. Ildo horretan, enpresek programatutako ekintzen ekimena da aipatzekoa, 633 milioi euroko aurrekontua izan baitzuen finantzatzeko.
Horrenbestez, 355 mila enpresak eta 4 milioi langilek baino gehiagok atera zioten onura prestakuntzari. Horri erantsi behar zaio 2017an burututako prestakuntza-eskaintzaren bidezko partaidetza, aurreko urteko deialdiaren arabera: 344 plan onetsi ziren, 250 milioi euroko aurrekontuarekin eta programatutako 650 mila parte-hartzaile ingururekin.

Orrialde kopurua: 78
Argitaratzailea: Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioa
Argitalpen-data: 2018/08/02

Deskargatu memoria

2016ko jardueren memoria

Estatuko Fundazioa (FUNDAE)
2016ko jardueren memoria
2016an, balantze positiboa izan du erakundeak fundazioaren helburuak betetzeari dagokionez, bai enplegurako prestakuntza-ekimenen kudeaketa teknikoan, bai gainerako jardueretan. Enpresek programatutako ekintzen ekimenak 610 milioi euroko aurrekontua izan zuen finantzatzeko. Horrenbestez, 367 mila enpresak eta 3,7 milioi langilek baino gehiagok atera zioten onura prestakuntzari.

Orrialde kopurua: 101
Argitaratzailea: Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioa
Argitalpen-data: 2017/10/18

Deskargatu memoria

2015eko jardueren memoria

Estatuko Fundazioa (FUNDAE)
2015eko jardueren memoria
2015 urte garrantzitsua izan da langileen prestakuntzako ibilbide historikoan; izan ere, 30/2015 Legea garatu zen, parlamentuaren adostasun handiarekin, eta jauzi handia izan da sistemaren bilakaerarako. Urte honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan aritu da Estatuko Fundazioa; arlo horretako kudeaketa-balantzean, 439.188 enpresak lortu dute hobaria prestakuntza-ekintzengatik, eta 3.600.000 langilek hartu dute parte Fundazioak kudeatutako prestakuntza-ekimen guztietan.

Orrialde kopurua: 86
Argitaratzailea: Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioa
Argitalpen-data: 2016/07/14

Deskargatu memoria

2014ko jardueren memoria

Estatuko Fundazioa (FUNDAE)
2014ko jardueren memoria
2014an, badirudi suspertzen hasi dela gure ekonomia, enplegua eta Gizarte Segurantzako afiliazioa etengabe hazi baitira lehengo urtearen aldean. 433.900 pertsonarekin hazi zen enplegua urtean zehar, eta %2,53koa izan zen urte arteko aldakuntza. Zerbitzuen sektorean, industrian eta eraikuntzan hazi zen batez ere langintza, eta nekazaritzan egin zuen behera.

Orrialde kopurua: 90
Argitaratzailea: Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioa
Argitalpen-data: 2015/10/19

Deskargatu memoria