Finantziazioa

Honako hauen funtsen bidez finantzatzen da Enplegurako Lanbide Heziketa Espainian:

Funtsen erabilera

    • Prestakuntza-jarduerak finantzatzen dituzte funts horiek, eta honela aplikatzen dira:

      1. Enpresentzako hobariak

      “Enpresek programatutako prestakuntza” eta “prestakuntzako banakako baimenak” izeneko ekimenetan, enpresek kreditu jakin bat dute beren langileak prestatzeko; hobarien bidez gauzatzen da kreditu hori, enpresek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuotetan.

      Enpresa bakoitzak Gizarte Segurantzari aurreko urtean —lanbide-heziketako kuota gisa— ordaindutako zenbatekoari Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero ezartzen duen ehunekoa aplikatuz lortzen da kreditua. Enpresen neurriaren arabera zehazten da ehuneko hori; hortaz, zenbat eta txikiagoa enpresa, orduan eta handiagoa ehunekoa.

      Hauek dira egungo ehunekoak

      Enpresaren kreditua

      Lanbide-heziketagatik sartutako zenbatekoa

      “Beste kotizazio batzuen oinarriaren” batura

      x

      %0,7

      Langile kopuruaren araberako hobaria (%)

      Batez besteko langile kopurua

      Ehunekoa

      Langile batetik 9ra bitartean

      %100

      10 langiletik 49ra bitartean

      %75

      50etik 249ra

      %60

      250etik gora

      %50

      1etik 5era

      420 euro ehunekoaren ordez.

      Langile berriak eransten dituzten enpresak, lanpostu berriak zabaltzeagatik nahiz sorkuntza berriagatik: 65 euro langile berri bakoitzeko.

      Enpresak 5 langile baino gehiago baditu, gogoratu urtean zehar aplikazioan jakinarazten dituen kostu guztien ehunekoa hartu beharko duela bere gain. Ekarpen hori kalkulatzeko, lanorduetan trebatutako langileen soldata-kostuak izango dira kontuan.

      Bestalde, langileei prestakuntzako banakako baimenak ematen dizkieten enpresek kreditu gehigarria izango dute, eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Aginduaren bidez zehaztuko dira zenbatekoaren irizpideak.

      Nolanahi ere, prestakuntza-ekintzen berri eman beharko die enpresak langileen legezko ordezkaritzari. Enpresak betebehar hori bete ezean, ez du hobaria lortuko eta, hala badagokio, hura eskuratzeko eskubidea galduko du.

    • Lanean eta langabezian dauden langileentzako prestakuntza-eskaintzan erabiltzen dira, langile autonomo eta gizarte-ekonomiako langileei bereziki zuzendutakoa barne, baita enplegu-prestakuntzako programa publiko mistoak ere.

      Bestela, «prestakuntza-txekea» eman diezaiekete zerbitzu publikoek langabezian dauden langileei, beren enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza-ekintza zehatzak egitea ahalbidetzeko. Langileak hautatutako prestakuntza-erakundeari emango dio txekea, baldintzak betetzen dituztenen artetik.

    • Prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei emandako garraio, mantenu zein ostaturako beka edo laguntzei eta prestakuntza 6 urtetik beherako seme-alaba adingabeak nahiz mendeko senideak zaintzearekin bateratzeko aukera ematen duten laguntzei dagozkie, baita lanekoak ez diren lanbide-praktikak egitearen ondoriozko konpentsazio ekonomikoari ere, hala badagokio.

      Askatasunaz gabetutako pertsonak eta Indar Armatuekin aldi baterako harremana duten tropa- eta marinel-militarrak prestatzeko ere balio dute.

    • Urtero, behar besteko kontu-sail espezifikoa erabiltzen da lanean eta langabezian dauden langileentzako prestakuntza-eskaintza bermatzeko, baita langile publikoen prestakuntzaren finantziazio-ehunekoa ere.

      Beste zati bat talde-negoziazioarekin eta elkarrizketa sozialarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak finantzatzeko erabiltzen da.

 

Bestelako gogoetak

Prestakuntza-espezialitate anitzetarako berariazko modulu ekonomikoak finkatzen dira, erregelamendu bidez, eta doitzeko gehieneko zein gutxieneko mugak ezartzen dira, baita aldizka eguneratu ere. Modulu ekonomikotzat hartzen da finantziazio publikoa lor dezakeen kostua parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko.

Enplegurako lanbide-heziketako ekimen guztietan aplika daitezke modulu ekonomiko horiek, baita langile publikoen prestakuntzan ere.