Deialdia, batik bat lanean dauden pertsonei zuzendutako estatuko prestakuntza-programak gauzatzeko diru-laguntza publikoak emateko. 2018. urtea


Hiru urtetan gauzatuko da deialdi honen zenbatekoa: 140.000.000 euro 2019an eta 105.000.000 euro 2020 eta 2021 ekitaldietako bakoitzean.

Deialdiaren xedea da lanean dauden langileei bereziki zuzendutako estatuko prestakuntza-programak finantzatzea. Enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei lotutako lanbide-gaitasunak erdietsi eta hobetzeko balio dute planek, ekoizpen-sistema aldatzeko premiei eta langileen lanbide-sustapen eta garapen pertsonaleko helburuei jarraikiz, hainbat lanbide modu kualifikatuan gauzatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko aukera izan dezaten.

Prestakuntza-programa hauetan, lanean zein langabezian dauden pertsonek hartu ahal izango dute parte batik bat, baldin eta parte-hartzaileen %30 gainditzen ez badute.

Araudia